Joan den larunbatean, eta Alpinismoari buruz hitz egiteko, Sonia Casas, EAMeko goi mendiko gidaria (Benasqueko Goi Mendiko Eskola, AEGMn izena emana) visita egin zigun.
Hasi baino lehen, Altzania Klubetik , omenaldi gisa, aipamen bat egin nahi izan genion hildako Loly López Goñi alpinistari, beste garai batean gure lurraldean mendi munduan erreferente izan zena, emakumeak bertan parte hartzeko bideak zabalduz.
Soniak bere bizitzako lehen uneak errepasatzen hasi zen, bere familia ingurunea, ondoren mendian lehen urratsetara pasatzeko: oinez, eskalatzen, eskiatzen… Hasierako afikzio hori indartu egiten da, eta bokazio bihurtzen da goi-mendiko eta eskaladako gidari-titulua lortzen duenean, estatuko lehen emakumea izanik.
Narrazio honen zehar, dena arazo handirik gabe garatu zela dirudien arren, Soniak hainbat istripu jasaten ditu, bere jardueraren erritmo izugarria geldiarazi eta aldatzera behartzen dutenak. Baina arazo horiek bizitzaren bere filosofia positiboa aktibatzeko balio diote, eta oztopo-lasterketa hori gainditze- eta baikortasun-ikasgai bihurtzeko, hizketaldi osoan zehar transmititu ziguna.